Istorio bat ispiluan barrena

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2017ko abu. 1a, 09:21

Autoan goaz, tarteka ispilutik begira. Atzean, hamaika gertaera, bidea urratu arau gero eta urrunago, mirailan gero eta barrenago doazenak. Eta hala, inoiz hau osoro hartu izan zutenak, puntutxo bat dira orain. Laster desegin egingo dira, hutsarekin berdinduko.

Istorio horietako bat da Txipi Salegiren heriotzarena. Urteak hogei datorren hilean, eta inork gutxik egin du ezer, gertukoez kanpo, hura argitzeko. Inurria eta gorilarena atzera ere. Laster, oroimen tarratak baino ez dira geratuko. Lasterrondoan, hori ere ez.

Irapuaton bizi zen Salegi, Mexikon, eta hantxe atera zen udako arratsalde batez, ohiko zuen legez, osteratxoa egitera Españita parajera. Iluntze hartan bertan, eta agertzen ez zela ikusita, alarma familian: Txipi ez da etxeratu.

BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide