Lanak aske egingo zaituzte

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2017ko mai. 2a, 09:10

Solidoa da airea Auschwitzen; isiltasuna bera burrunda mingarria da, eta itogarria eremu hotza. Irakurketez, filmez eta itzalez bete beharra dago hustasuna zerbaitek zentzua izan dezan. Nahita dago horrela utzia: izuaren museoa da Auschwitz I, eztarritik heltzen dizun atzaparra da Birkenau. Ez da han, Gernikan legez, bizitzarik piztu errautsetatik. Hain da itogarria dena, non bisitariak ez duen argazkirik lasai aterako.

Birkenaun selfy bat egitea krimen morala da. Eta hain zuzen ere, hustasun horrek sermoirik behar ez duelako zaizkit eramanezinak eskurtsio ofizialak eta hauen promo buztanluzeak.

BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide