Herren dabilenak baino ez daki zein miragarria den hanka-jokoari ekinda hodeirik hodei aitzinaratzea. Egunotan, trumilka datozkio lagunak bidera bakarrik bizi denari neguaren gorrian. Adore deiek suspertzen dute etsita bizi dena. Ez da ez, hizkuntza egin bakardaderako. Ederra da ez daukaguna bizitzea, eta egunerokoak eskaintzen ez diguna maite dugulako gabiltza bihotza ahoan antxintxintxika, arin-aringa, lasterka, galapan, saltaka, karran, arineketan, usu-usinka gure errepideetan barrena, zigor bibliko batek xaxatuta bezala, eskurik esku eta mihiz mihi, hamar gauez eta hamaika egunez, atsedenik hartu gabe.
BERRIAn argitaratutako iritzia. Jarraitu irakurtzen.