Era guztietako gerretako jokaera izan da, eta da egun, inor etxeratzeko txartelik gabe bultzatzea eginbehar arriskutsuetara. Eta ez naiz txakurrez ari. Nekez ankerkeria handiagorik kontrapuntu horretan baino. Balbearen atzaparretara doa behartuta bata, bulegoaren gozoan laketurik da erabakia hartu duena.
Abestosia, amianto hautsarekin loturiko gaitza, ezaguna zen 1900erako. Laika zeru goienetara igorri baino 17 urte lehenago onartu zituen Espainiak amiantoaren kalteak, eta hala ere erruz erabili izan da enpresetan eta eraikuntzan. Ez arrazoi gabe. Merkea izan da eta irabazi handiak eman izan ditu.
BERRIAn argitaratutako iritzia. Jarraitu irakurtzen.