Zimurrak

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2017ko mar. 20a, 09:45

Berkeleyko jatetxe batean kontatu zigun Keiko Hiramotok istorioa, badira urte batzuk. Gerra garaian, ume zela, tropak etxera heldu, familia batu eta nola atera zituzten Kaliforniatik Arizonako kontzentrazio esparru batera. Ondasun guztiak kendu zizkieten, ez zituzten inoiz gehiago berreskuratu. Roosevelt bezain estatubatuarrak ziren, baina izen-abizenek salatzen. 120.000 lagunetik gora izan ziren guztira. Maiz datorkit akordura lagunarte hura. Ez nuen bestela seguruenik egundo izango historia txatal haren berri.

Alemaniako zibilek pairatutakoen neurria, ostera, W.G. Sebald-ek eman zidan, ezohiko edertasun mingotsez eman ere. Eskerrak ikasi genuen irakurtzen. Seiehun mila hil ziren bonbardaketetan, estatubatuar guztien halako bi. Hiroshima eta Nagaskikoaz, berriz, zer esan.

BERRIAn argitaratutako iritzia. Jarraitu irakurtzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide