Baserritar

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2017ko urt. 9a, 12:11

Joan dira Sanandresak, Santomasak, Olentzerorekin kantuan atera beharreko egunak eta inongo monarka ez diren Hiru Erregeak, zuriak belzteko betun eta guzti. Bizitzak eguneroko martxara bihurtu gaitu eta arropa apainak datorren urtera arte ondo tolestuta gorde ez dituena berantetsirik dabil. 

Hori baita kontua, ez dira bateragarriak baserritar arropak eta eguneroko bizitza bere buruhauste txiki eta handiekin. Baserritar jantzita minik gabeko espazioa eta aldia aldarrikatu baitugu, halako Jatorworld bat zorigaitzeko mundu honetan.

Trikiti doinu dekoratibo artean, sarritan etorri zaizkit akordura umetako pasarteak. Jakin nahi nuke nola ikusten duten orain baserritar jantzitako kaletarren samalda hori inoiz baserritar jantzi ez diren baserritar horiek, ume zirela pupitrean ondoan nahi ez genituenak, berak ez ezik simaur eta esne mindu usainez forratuak haien liburuak ere.

Bi mundu aurrez aurre, denborak zelaitu duen beste gatazka isil bat, gurean behintzat. Denbora laburrean utzi dio landa eremuak gune zikin eta lotsagarri izateari. Desaktibatua ohiko bizimodua, galdua mendeetako ezagutza, lasai doa orain bertara kaletarra etxea egitera urrutiko beste baserritar batzuen seme-alabei alokatuta bizitoki zaharra. Espazioen berrantolaketa honetan, bata itzali ahala piztu da folklorismoa bestearen bihotzean.

Jarraitu iritzi artikulua irakurtzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide