Zikina kenduta

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2016ko aza. 21a, 09:07

Zabarkeria gaitza litzateke Donostia2016ko zuzendaritza Trentoko kardinal hostozaleekin parekatzea. Ez da sexua arazoa. Horrexegatik ez litzateke zuzena frankismopeko zentsore soldatapekoak ekartzea harira. Haiek gordean aritzen ziren, hauek ez. Eta hala ere uste dut Donostiako erakusteketarekin gertatu denak absurdoago egiten duela zentsuraren auzia.

Itxura batean ardatz eta muin kultura duen erakunde batek Lekurik gabe, denborarik gabe. Giltzapekoak deitzea proiektua, Europa ez, mundua du alde, hori baita kulturaren funtzioetako bat, egitura politiko zurrunei zirrikituak eraginez haiek heltzen ez diren espazioak zabaltzea, bestelako ikuspegiak eskaintzea, libreago izan gaitezen denok, nola esaten da orain?, «elkarbizitzaren izenean». Horrexegatik gonbidatzen dela ulertzen dut egitarau berean, esaterako, Durao Barroso, Azoreetako bilerako anfitrioia, Irakeko erasoaren ondorioak ikusita autokritikarik egin gabetan, ekarpen handiagoak egin ditzakeelako auskalo zertan. 

Jarraitu iritzi artikulua irakurtzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide