Buru baten ibilerak

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2016ko aza. 7a, 10:52

Idazlea da, baina lehoi-burua nahi. Horren atzetik dabiltza, ehizatuko dute halako batean eta orduan zabalduko da ostera ere gure miserien antologia, geure buruaren erretratua osatzen segi dezagun. 

Bitartean, zaharrekin moldatu behar, Martutenen aterako haiekin. Hain zaharrak non higatu egiten zaigun inguruan duen guztia. El Pais-i gertatu zaio Hans Magnus Enzesbergerrekin, foto-oinean aipatzea ahaztu. 1985ean egin zion bisita kartzelan erreportajea egiteko: «Euskal Herriaz eta burruka harmatuaz solas egin genuen, (...) honetaz eta haretaz ihardun ginen funtzionarioak utzi zigun denboran. Handik hil batzutara, berriz, hara non El Pais-en bere erreportaia ideologikoetarik batetan nik ez esan ez pentsatzen nituen topiko batzu neuk esanak legez irakurri behar ditudan. Edo ez zidan ulertu edo putaseme bat da, pentsatu nuen ernegaturik». Hain zaharrak non zaharragoetara jo behar duen beste zerbait eman nahi duenak.

Jarraitu iritzia irakurtzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide