Tronuen jokoa

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2016ko urr. 24a, 11:11

Eta konturatu orduko itzaliko dira aktoreak, joango dira argiak, abiatuko dira kableak eta atrezzorako trepetak, bilduko dira kamioiak etorritako bidetik. Laster da negua albistegietan nazkatu arte erakutsi dizkiguten parajeetara ere. 

Gaztelugatxeko sindromeak laztantzen du Cristobal Colon Urriaren 12ko konfetiak batu direnean. Lehorra jo eta batera izaniko ongietorriarekin dago harrituta oraindik ere. «Animalien mantsotasun bera dute», diotse Espainiako errege-erreginei. «Ez sinesteko moduko inozoak dira. Edozer eskatzen diezula ere, ez dizute ezetzik esango». Ez dute ez zaldirik ez uztarri-golderik, burdinarik ere ez. Pitxiak daramatzate, ordea, belarrietan. Almiranteak jakin nahi du non feriatzen duten urrea. Legioak eta ahuntzak ez, Haitiko ibaietako bristada gorrikarek erotuko dute. Hamalau urtetik gorako guztiak jarriko dituzte lanean. Urrearen truke, kobrezko lepoko bana emango diete. Txakurrak xaxatu eta eskuak moztuko dizkiote idunekorik gabe harrapatzen dutenari. Arawakak saiatuko dira, baina ezin ezer egin zaldi gainean eta mosketoiekin datozkien armatuen kontra. Preso hartuz gero, urkatu egingo dituzte, edo erre. Saldoka suizidatuko dira; nahiago euren umeak hil espainolen eskuetan utzi baino.

Jarraitu irakurtzen iritzi artikulua.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide