Aresti aipatu gabe

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri

Biktimismoa ez da bidea. Negarra jotzea errukia zuritzea da, merezi ez duen satisfazioa opari ematea publikoki eskuzabal agertzea maite duenari. Eta zer egin orduan laidoa edizioz edizio errepikatzen bada. Zer egin bullyng-a ez bada puntuala, urteetan landutako imaginario oker, maltzur, xenofobo eta klasistaren mamitze politikoa bada; ez bada oraingoa, zaharrak baditu erroak eta izen handikoak berme-emaileak.


Emaiozue begiratu bat, beta hartzen baduzue, aurtengo egitarauari. Bilbon egiten den «Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia» da Ja! Izen handiak datoz, programa joria du, elea nagusi ekitaldietan: hitzaldiak eta bakarrizketak, elkarrizketak, proiekzioak eta erakuzketak (sic). Hamalau guztira, bat euskaraz. Eta egitarauko ikuskizun bakarra berau: Miren Agur Meaberen poesiaren eta Kepa Junkeraren musikaren arteko, nola ez, «fusio bat».

Jarraitu artikulua irakurtzen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide