Gernikaren ipuina

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2016ko ira. 14a, 11:46

"Gaur itzuliko da azken erbesteratua", iragarri zuen solemnitatez Iñigo Cavero donostiar ministroak. Bikaina da esaldia, elkarbizitza itxura eman beharra zegoen diktadura militar luzearen ostean. Bitxiena kultura ministroa hautatu zela horretarako eta ez, munta ikusita, gobernuko presidentea, Leopoldo Calvo Sotelo. Bazegoen arrazoi sendorik: "azken erbesteratua" ez zen errepresaliatu bat, koadro bat baizik.

Urte asko zeraman Guernica-k Europan eta AEBetan barrena firin-faran, Espainiako Errepublikaren aginduz Picassok zertu eta Parisen erakutsi zenetik. Diplomazia lan gaitza behar izan zen, eta esan gabe doa, "bi Espainien" adiskidetze ikur gisa erakutsi zen lehoi-burua.

Koadroa gertuago, orduantxe ikusi zuen EAJk Guernica Euskal Herrira ekartzeko benetako aukera. Bilbon zabaltzera zihoan museoak baldintza guztiak betetzen zituen "moralki euskaldunona den koadroa" erakusteko. Jaurlaritzari proiektua saldu zion Thomas Krens limurtzailea ere halaxe mintzatu zen: "koadro heroiko batentzako museo heroikoa" izango zen Guggenheim.

Jarraitu artikulua irakurtzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide