Itzalak

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2016ko mai. 30a, 07:53

Adinarekin batera doan gaitza da, edo bestela norberak berarekin dakarrena, asmaizu, toki orotan itzalak ikustea. Esan nahi dut, bazoaz kalean behera eta hor agertzen zaizu orain lurrindenda zoragarri hori dagoen bebarru berean umetako konfiteria, bere irin zuri, gurin gozo, opil bero eta paperean bildu gabeko goxoki koloretako haien usainekin.

Nola ez, oroitzapen habitatuak dira gehienetan, eta hor dator atxonokin batera harakoren ama bere amantal zuriarekin, edo aldameneko bizargina, beti epeletan eserita agertzen zaidana, edota hango txokorrean zapatak eta guardasolak konpontzen zituen zital iharra.

Dagoeneko joan den mundua akordura txatalka dakorkigun hau, aplikazio praktiko handirik gabea egia esan, ez bada literaturarako, zinemarako edo horrelako huskeriaren baterako. Lagun arteko hitz-asperturako ere ez da txarra, aukera beti dagoelako orainak batu ez dezakeena iragan beti edertuan nola edo hala lotzeko. Nahi izatera, zikintzea ere badago: hemen hura hil zuten, danbateko bat, odol arrastoa espaloi ilunean. Eta hain delako oinarrian norberarena eta trukaezina usainen, itzalen eta iragan idealizatuen amarauna ez naute erabat asetzen memoria kolektiborako deiek. Ezar daiteke goitik behera, ezin bertikalago, baina zinez zaila da behartuta bizitzea denboraren inarrak auskalo nora eraman duen hori guztia.

Jarraitu iritzia irakurtzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide