Bizitzeko erak

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2016ko mai. 4a, 09:30

Nire espainoltasunaren tolesduretako mamorro maiteenetarik bat izan dut Rosendo Mercado. Lehen orain baino gehiago seguru asko, eta lepoa egingo nuke Rory Gallagherrek izango zuela zerikusirik honetan ere. Baina auskalo, aspaldiko kontuak era badira, eta iragana behar aldean sarri edertzen dugulakoa ez da berria.

Kartzelarekin batera, Rosendo zen Carabanchel. Esan nahi baita mundua gure irudimenean osatzen hasi ginelarik jende bajuarentzako presaka egindako lapindegietan ikusten genuela bere tximekin, txabolak ber-bertan, eta ezinbestean bezala, heroina eta honen itzala gure belaunaldia aldran eroaten. Kaka zaharra Madril hau, arratoiak ere ezin bertan bizi. Ez Bizkaia maiterik, ez Atharratzeko jauregirik, ez Kontxako tamarindorik. Jotako jendea baino ez eguneroko gurpilean bizi nahian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide