Lagun, bizioen ete bertuteen alegoriak. Eta dena ez dadin artearen festa eta margoen mozkorraldi izan, infernuaren errepresentazioa, bekatariak irentsiz elikatzen den deabru eta guzti. Oraindik ere, ez sinestekoa da duela zazpiehun urte Giottok eta bere laguntzaileek egindako lana Scrovegnitarren kaperan, Paduan.
Pospolo, Enrico Scrovegni-ren izua, aita su eternoan galduko ote zitzaion. Izan ere, Dantek berak erakusten du bere Infernuan, zazpigarren zirkuluan preso, garaiko beste logrero batzuekin batera, Reginaldo Scrovegni. Aitaren arima salbatzeko agindu omen zuen Enricok obra zoragarria.