Adibideak, argitu orduko dakarzkigu egunak. Pintxo-potesolidarioa Egeoa alderik alde zeharkatu nahi duten gerra iheslariei laguntzeko, horretarako beharrezkoa den lantxa ez baita dirurik gabe erosten. Babesle, besteak beste, Gipuzkoako diputazioa eta Keller garagardo enpresa. Alegia, astebururo egiten duguna egin baina kausa eder baten alde, eta dekorazio egokiarekin, kontzientzia gaitezen. Nekez mauka ederragorik elkartasuna jan-edanean praktikatzea baino.
Eta hain zuzen bizi garen garaiotan errukia edo karitatea ez direlako batere cool-ak, edo elkartasunak sakrifizioa handiegia eskatzen duelako gabiltza tonto usaina zabaltzen ustez on beharrez. Orain hamabi urte tsunamia izan zenean Indonesian, elkarrizketa egin zioten Euskal Telebistako aurkezle ezagun bati, eta unearen beroak zeratuta, bera hara zihoala esan zuen, laguntzera.
Jarraitu iritzia irakurtzen Berria.eus-en.