Hizkuntza libre batean

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2015ko aza. 17a, 10:28

«Libre sortu zen espainiera», bota du braust Francisco Moreno Cervantes institutuko zuzendari akademikoak. Eta bere burua adoratzen, barka, adoretzen irudikatu dut, ona haiz ba txikito, ez ditek kazetariek hori baino lerroburu hoberik harrapatuko.

Eta libre sortu zen, harrapazank hankatik, VIII. mendean gaizki erromanizatutako Kantabria-Errioxako elge horretan ez zielako men egin latinaren arauei. Txistea dirudi: libre espainiera... artean Espainiarik ez zegoelako menturaz. Baina ez da Moreno mintzaera anarkistaren publizista-lanetan ari. Eta egia da, ona ez, oso ona da gizona: «eta askatasun izaera horri eutsi zion konkistadoreen karabeletan igo zenean». Ondoren zer datorren, badakizue: «Enuntziatuak eta hitzak, testuak eta diskurtsoak txirikordartuta egin da espainieraren historia, eta hala osatu da ehun kultural hau, mendebaldeko geografiaren parte handi bat hartu arte». Victor Garcia de la Conchak lagundu dio: «ikaragarri mestizo egin zen gero, Leonetik eta Aragoitik bezala, Ameriketako indigenen hizkuntzetatik hartuta hitzak».

Jarraitu Iñigo Aranbarriren iritzia irakurtzen hemen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide