Zirgabidean

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2015ko ira. 8a, 14:49

Jesus Moncadaren Camí de sirga eleberriarekin ikasi nuen Mequinensa non zegoen. 1966an urtegia eraiki zenean ez zen bakarrik herria izan urpean geratu zena. Jendearen bizikizunak ziren, jaso ezean, desagertuko zirenak. Eta hain justu istorio horiexek dira, fikzio geruza batez edertuak, Moncadak irakurleari kontatzen dizkionak. Nobela koral bat, irudi ezin adierazgarriagoan, herritarrak erakusten dituena, zertan eta, bi mende pasako gabarrari zirgaz tiraka ibaian gora.

Carmen Sanjuanekin solasean naizenean tartean behin ateratzen den gaia da Moncadaren mundua. Urtegiak kondenatu zuen hura. Gaur bestondo gozoz itzarriko da Carmen sorterririk urrun, bertara ezkondu zenetik bizileku duen Salvaterra de Minhon. Condadoko Poesia Jaialdian lanean aritu da berandu arte, eta hobe dut bihar-etzi arte itxarotea deitzeko. Eta badakit luze arituko garela, eta asteburuko ekitaldien berri emango didala, eta honetaz eta hartaz hitz egingo dugula, eta azkenean, berak ez bada neuk aterako dudala gaia, Carmen, zer egin behar duzu orain hizkuntza gabe?

Jarraitu irakurtzen Iñigo Aranbarrik Berria egunkarian argitaratutako iritzi artikulua.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide