Gipuzkoako Foru Aldundiak diru sarrerak bermatzeko laguntza (DSBL) pixkanaka kentzeko hartutako erabakiarekin «desados» agertu dira Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako Caritaseko kideak.
Donostiako Elizbarrutiko Caritasek gaiarekiko duen jarrerarekin bat egin dute herri horietako ordezkariek, eta “adostasun zabalagorik ez dagoen bitartean” DSBL ez kentzea galdegin dute. Aitzitik, aldaketak egitekotan, “dituen gabeziak osatzeko bitartekoak jartzea” eskatu dute: “Jar ditzatela enplegu planak, etxebizitzen alokairurako diru laguntzak eta abar”.
Jarraitu irakurtzen, Urola Kostako Hitzan