Herrixenen ekaineko kanpainak baditu irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia Herrixen merkatari elkartea

Herrixen merkatari elkarteak afari kanpaina deiturikoa izan du martxan ekainean, eta hilabete hondarrera iristen ari den honetan, kanpainaren irabazleak zeintzuk diren jakinarazi du. 

Herrixen merkatari elkarteak ekainean martxan izan duen afari kanpainak baditu irabazleak, eta gainera, herritar horiek dagoeneko jaso dituzte zegozkien sariak.

Honako hauek dira saridunak: Nere Mendizabal, Lukas lurrindegian egindako erosketari esker; Jone Salegi, Noah arropa dendan egindakoari esker; Amaia Uzin, Abarkazale oinetako dendakoari esker; Pili Epelde, Eguzki belar dendan egindakoari esker; eta Jose Antonio Diaz, Milar Larramendin egindako erosketari esker. 80 euroko balioa duen afaritarako txartel bana jaso du irabazle bakoitzak. 

Horrez gain, merkatari elkarteak gogorarazi du, datorren hilean, uztailaren 6tik aurrera hain zuzen, afari txartel gehiago zozkatuko dituztela elkarteko dendetan erosketak egiten dituzten herritarren artean.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide