Herriko merkataritzaren iragana eta oraina lotu ditu Herrixen elkarteak Gabonetako bideoan

Erabiltzailearen aurpegia Herrixen merkatari elkartea 2025eko abenduaren 5a

Azkoitiko merkataritzaren iragana eta oraina lotu ditu Herrixen merkatarien elkarteak gaur, ostirala, plazaratu duen Gabonetako bideoan. Herriko dendetan erostearen garrantzia azpimarratu asmo du elkartearen ikus-entzunezkoak.

Herriko dendetan erostearen garrantzia azpimarratzeko helburuz, Herriaren bihotza izeneko Gabonetako bideoa plazaratu du Herrixen merkatarien elkarteak. Azkoitiko merkataritzaren iragana eta oraina lotzen ditu ikus-entzunezkoak, belaunaldiz belaunaldi herritarren ondoan izan den merkataritzari aitorpena egiteko asmoz.

Herriko irudi zaharrei mugimendua eman die ekoizpenak, eta gaur egun lanean diharduten dendariek eskaintzen duten hurbiltasuna nabarmentzen du. "Argazki zaharretan bizi da gure lehen taupada. Gaurko kaleetan, berriz, indar berrituarekin jotzen jarraitzen du", adierazi du Herrixen merkatarien elkarteak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide