Gabonak ate joka direla eta, Herrixen merkatari elkarteak herritarrei dei egin nahi die: Azkoitian, dena egin daiteke. Bizi, erosi, harremandu, gozatu... Hori eta askoz gehiago egiteko aukera dago gure herrian.
Olentzerori abestuz, hainbat gaztetxok Intsausti jauregira joko dute Gabon eskean. Herrixen barruko saltokietako ordezkariek zabalduko dizkiete jauregiko ateak, eta gaztetxoei herriko hainbat saltokitako arduradunek jauregira aurrez emandako opariak banatuko dizkiete. Hain justu, jauregian bertan elkartuko dira gero dendari guztiak, eta elkarrekin ospatuko dute. Ondoren, Bulego musika taldearen Zurekin abestiaren bertsioa egin eta abestu dute hainbat lagunek.
Herrixenen Gabonetako spot hau Guka Zerbitzuakek ekoitzi du, Azkoitiko Udalaren, Bizkargi eskolaren, Intsausti jauregiko arduradunen eta bestelako hamaika kideren laguntzari esker.