Gabonak ate joka direla eta, azken urteetako legez, sentsibilizazio spota argitaratu du Herrixen merkatari elkarteak. Azkoitiko herriaren historia jaso du elkarteak ia hiru minutuko ikus-entzunezkoan; "gure arbasoen istorioa" entzun daiteke spotean. Herriko ohiturak, jaiak eta bizimodua ikus daitezkeen irudietan, betiere ahotsak lotuta. Herrian sortu zen azoka izan zen Azkoitiko komunitatearen arima, eta gaur egun ere herriak ez du esentzia hori galdu. Azkoitiarrok haratago jo, eta merkatari mugimendu bat sortu dugu, Herrixen.