Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteak 'Korrika badator!' kanpainako sariak banatu ditu aste honetan. Martxoan zehar herriko saltokietan erosketak egin dituzten herritarrek Korrikaren sarien zozketan parte hartzeko aukera izan dute. Duela egun gutxi egin du merkatari elkarteak zozketa. Hain zuzen ere, Alkorta bitxitegiko Maria Jesus Gomezi egokitu zaio Herrixen elkartearen Korrikako lekukoa eramatea, zehazki 2084 kilometroan.
Bestalde, Korrikako materiala eskuratu dute honako bost herritar hauek: Munibe dendan Esther Curak jaso du saria; Naiena dendan, Maialen Illarramendik; Traki harategian, Maite Usabiagak; Ortozik podologia zentroan, Lourdes Valorrek; eta Grapichs dendan, Ainhoa Unanuek.