Merkataritza txikiaren taupada, herriaren bizia

Erabiltzailearen aurpegia Herrixen merkatari elkartea

Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako merkatariek herritarrei zuzenduriko sentsibilizazio bideo hau argitaratu dute, herrian kontsumitzearen garrantzia azpimarratuz.

Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako udalek, merkatari elkarteek, Iraurgi Berritzenek eta Dendarteanek osatzen duten Urola Erdiko Merkataritza Mahaiak, eskualdeko kontsumitzaileen sentsibilizazioa helburu duen bideoa osatu du. Ekimenak tokiko kontsumoaren beharra azpimarratu nahi izan du, gure kontsumo ohituren ondorioez pentsaraziz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide