Urtero egin ohi duen bezala, Herrixen merkatari elkarteak Erregetako Zozketa Potoloa jarri zuen martxan Gabon jaien atarian, eta urtarrilaren 7ra bitartean herriko dendetan erosketak egiten zituzten herritar guztien artean 500 euroko hiru sari zozkatu zituen. Kanpaina bukatuta, hiru zenbaki sarituen berri eman zuen elkarteak; horietako bi agertu ziren, baina hirugarrena ez, eta azkenean Iñaki Argazkiak dendako ordezko zenbakiaren jabeari eman diote saria.