Gabon hauetan egin klik bihotzean eta erosi herriko merkataritza txikian

Azkoitiarrak Gabonetako erosketak herrian egitera animatzeko asmoz, Gabon bideoa argitaratu du Herrixen merkatari elkarteak.

Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteak Gabonetako bideoa argitaratu du. Berri Txarrak taldearen Min hau kantua oinarritzat hartuta eta Urtzi Azkueren ahotsean eta Jon Larrañaga letrarekin, Gabon erosketak herrian bertan egitera animatu nahi ditu herritarrak.

Gabon hauetan, inoiz baino gehiago, egin klik bihotzean eta erosi herriko merkataritza txikian!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide