Gabonetako errifaren bi sari banatu ditu Herrixen Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Herrixen merkatari elkartea

Gabonetako zozketako bi sari banatu ditu Herrixenek. Koatei dendan eta Etxaniz Autoeskolan banatu dira 500 euroko bi sariak. Bego mertzerian tokatu den hirugarren zenbakiaren irabazlerik ez da agertu oraindik.

 

2.790 zenbakia da Bego dendako zenbaki saritua. Datorren zapatura bitarteko epea du saria jasotzeko, orduan amaitzen baita saria jasotzeko zegoen 15 eguneko epea. Irabazlerik ez balitz agertuko, beste 15 eguneko epea zabalduko da ordezko zenbakiarentzat: 2.763.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide