2021-2022 ikasturtearen agurra

Urtero bezala, aurtengo ikasturteari eta gurekin izan ditugun haurrei nahiz familiei agur esateko ordua heldu da.

Aurten ere haur batzuei betirako agur esango diegu, haurreskolako ibilbidea bukatu eta beste berri bat hasiko baitute. Ikasturte honetan hasi eta beste ikasturte batez gurekin egongo diren haurrak, berriz, irailera arte soilik agurtuko ditugu.

Adin honetan haurrek bizi duten garapena eta eboluzioa izugarria da, eta hezitzaileak zorteko gara une berezi honen lekuko izateagatik.

Aurten familiak ere aipatu nahi ditugu. Gure lanean asko laguntzen digute egokitzapenean, haurrek berauen segurtasuna eta maitasuna gehien nabari behar dutenean jasoz, eta haurreskolako egunerokotasunean ere bai. Familiek beraien aldetik haurren ongizatea bermatua izateko ahal den guztia egiten dute, gure orientabideak jarraituz, eta guri, hezitzaileoi, une oro behar dugun laguntza eta informazioa eskainiz. Eskerrik asko bihotz-bihotzez!

Hau guztia esan eta gero, oporrez gozatzeko gonbitea egitea bakarrik gelditzen zaigu. Ondo pasa oporrak!            

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide