Ikasturte hasiera hau ahalik eta samurrena izan dadin ari gara saiatzen; izan ere, udan familian goxo-goxo eta oporretan ederki pasatu ondoren, guztioi egiten zaigu zaila eguneroko erritmoa eta ohiturak jarraitzea.
Horregatik da horren garrantzitsua egokitzapena haurtxo hauentzat; gure esku dagoen guztia egiten dugu, lasai eta bakoitzak behar duen erritmoan aurrera eramaten.
Eguraldia lagun dugula, kanpoko espazioaz ari dira gozatzen gure haurrak. Hondarra, motorrak, haur-kotxeak, kanpoko etxetxoak... Hainbat aukera dituzte kanpoko espazioan.
Barruko goxotasuna bilatzen dutenean ere, esploratzeko eta manipulatzeko material anitz dituzte haurreskola barruko espazioan. Askatasun osoz ibiltzen dira kanpoko nahiz barruko espazioetan eta mugimendu askea nahiz autonomia oinarri ditugularik, hezitzaileak haurren behatzaile eta bidelagun bihurtzen gara.