Ikasturte amaiera

Urrun ikusten bagenuen ere iritsi gara ikasturte amaierara eta guztiok merezitako oporretan pentsatzen hasiak gara dagoeneko.

Ikasturtean zehar Haurreskolako haurrak mugimendu askeaz eta horien autonomiaz baliatuz, jolasean eta esplorazioan harremanak garatzen joan dira.

Kanpoko espazioaz gozatzeko aukera handiak izan dituzte, kanpoko estalpe eta gela batetik kanpora ateratzeko egin duten irteera bati esker. Naturak onurak ditu osasun mentalerako, fisiologikorako eta psikologikorako, eta are gehiago bizi dugun egoera honetan.

Datorren ikasturtea apur bat arinagoa izango denaren esperantzarekin goaz oporretara, eta aurtengoa bezala hurrengoa ere indarrez beteta eta ilusio handiarekin hasiko dugu. Baina, orain, atseden hartzea, deskonektatzea eta ondo pasatzea tokatzen da.

Uztailean, Haurreskolako ibilbidea amaitzen duten haurrei agur eta ondo izan esan nahi diegu. Plazer handia izan da beraien bizitzako etapa garrantzitsu honetan bidelagun izatea.

Datorren ikasturtean gurekin jarraitzen dutenei eta lehenengo aldiz etorriko diren haur eta gurasoei berriz, datorren ikasturtera arte!

Guzti-guztioi, ondo pasatu udako oporrak!

Matrikulatzeko aukera zabalik dago. Edozein zalantza izanez gero, Haurreskolatik pasa daiteke, uztailaren 21era bitartean hemen egongo gara. Oporretatik bueltan, berriz, irailaren 1etik aurrera irekiko ditu ateak Haurreskolak. Haurreskolako telefonoa honokoa duzue, 943-08 07 37 eta e-posta, berriz, azkoitia.azkoitia@haurreskolak.eus.     

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide