Guztia aurrera eramateko, Azkoitiko Udalari berrikuntza batzuk egiteko proposamena luzatu genion, eta fase ezberdinetan joan da gauzatzen. 2018-19 ikasturtean bi aterpeak jarri zituzten, eta aurten gelatik kanpora irteteko irteera zuzena egin dute. Belardian egin beharreko proiektua falta da oraindik, baina elkarlanean gabiltza.
Hobekuntza horiek onura handiak ekarriko dizkie Azkoitiko haurrei. Naturarekin biziz, autoestimu, konfiantza, independentzia, autonomia eta ekimen hobea izango ditu haurrak, eta osasun sistemari ere onurak ekarriko dizkio.
Era beran, COVID-19ak inzidentziarik ez du izan oraingoz Haurreskolan, eta normaltasunez ari gara lanean, segurtasun neurriak aurrera eramanez.