Bakoitzari berea

Erabiltzailearen aurpegia Gurutz Garmendia 2019ko urr. 28a, 10:25

Gurutz Garmendiak urriko Maxixatzen aldizkarirako egindako iritzi artikulua: 'Bakoitzari berea'. Irakurri:

Denoi gustatzen zaigu mendira joatea, askori behintzat bai. Izerdia atera, arnasa hartu eta energia ongarriez gorputza bete. Hor aurkituko dituzu, oraindik ere, pago itzelak eta txoko bereziak. Baina mendian dagoena ez da basatia, gizonak landua baizik. Gure alderdian ikusten dugun guzti-guztia gizonak landua izan da, hain zuzen ere baserritarrak azken mende luzeetan. Eta monokultiboen gaia ere ez da berria. Sasoi batean beldurtzeko pagadi eta hariztiak omen zeuden gure eskualdean, baina guztiak ere gizonak landuak. Orduan ere izango ziren arazo eta ezin konponduak, baina nolabaiteko oreka mantentzen zen jardun ekonomikoaren eta natura errespetatzearen artean. Monokultibo izan ziren pagadi eta hariztietatik etekin ekonomiko ederra ateratzen zekiten, eta, aldi berean, erdi baso oso itxurosoak izaten zituzten.

Baina gaur egun galduta dago oreka hori. Natura gutxi errespetatzen da, eta pinuak ez du etekinik ematen. Gero eta gutxiago balio du pinu egurrak, eta gaitzez josita daude. Agerikoa da Natura gehiago errespetatzen duten monokultiboak bultzatu beharko zirela, betidanik landu

Baina nork jarriko du lurra kimuak aldatzeko? Nork lurra prestatu? Aldatu, zaindu… Baserritarrak, noski, baina gero ordainetan sosik jaso ez edo oso gutxi. Etxe aurreko lorategia txukun mantendu nahi eta lorezainari deitzen badiozu hura zuzentzeko, gero ordaindu egingo diozu, ezta? Edo bulegoan dabilenari, edo tailerrean…Haiei ordaintzea normalena iruditzen zaigu, baina ez zaigu burutik pasatu ere egiten gure eskualdeko paisaia zoragarria diseinatu eta mantendu dutenei ordaintzea, ordaindu egin behar diegula. Baserritarrak dira mendez mende gure mendi eta bazterrak diseinatu, landu eta mantendu izan dituztenak.izan direnak, neure ustez: pagoa eta haritza.

Ez dut esango hori eginez gero pinu eta eukaliptoen arazoa bukatu egingo zenik, baina bai konponbidean jarri. Baserritarrak berak ere askozaz nahiago du pago eta hurritz artean ibili. Nekazaritza arloan gu baino aurreratuagoak dauden zenbait herrialdetan dirua ematen diete bertako nekazariei paisaia mantentzeko, eta herrialde batzuetan, Suitzan adibidez, benetan ondo mantentzen dute euren paisaia.

Hainbat eta hainbat ondasun ekartzen dizkigu basoak. Eta denok nahi dugu mendi garbi, txukun eta atsegina izan etxe ondoan. Orduan, zergatik ez ordaindu soldata hori egiten duenari?

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide