Gure Eskuk banatu du Tripontziaren saria. Sari nagusia 14.605 zenbakiaren 'Gipuzkoa' serieari tokatu zaio, eta Lekeition (Bizkaia) saldu da. Zenbaki eta serie hori duenak 30.000 euroko saria jasoko du.
Bigarren saria 13.837 zenbakiak jasoko du; Portugaleten (Bizkaia) saldu dira txartel horiek. Zenbakiaren serie bakoitzeko 1.000 euro banatuko ditu Gure Eskuk.
Zorionak irabazleei! Herri libre baten eraikuntzan, guztiok irabazle.
