Gure Eskuren Tripontziaren zozketarako txartelak eskuragarri jarri dituzte Azkoitiko Lujan dendan. Zozketa urtarrilaren 26an egingo dute, eta hainbat sari lortzeko aukera izango dute parte hartzen dutenek.
Herri Libre Bat egutegia erosten duten guztien artean, guztira 52.000 euro zozkatuko ditu Gure Eskuk. Zozketako lehen saria 30.000 eurokoa da; bigarren sarian, berriz, 2.000 euroko zazpi sari banatuko dituzte zenbaki bereko gainerako zazpi serie irabazleen artean; hirugarren sarian, azkenik, 1.000 euroko zortzi sari banatuko dizkiete zenbaki saridunaren zortzi serie irabazleetako bakoitzari.