Gure Eskuren zapatuko mobilizaziora joateko autobusa izango da Azkoititik

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku

Gure Esku egitasmoak antolatutako egunetako bateko irudia. (Gure Esku)

Lujan dendan eman beharko da autobuserako izena. 16:00etan egingo du geldialdia autobusak datorren larunbatean. Gure Eskuk egun osoko egitaraua prestatu du zapaturako Bilbon. 17:30ean, mobilizazio nazionala egingo da La Casillatik abiatuta.

Zapatuan, Euskal Herri libre baten aldeko aldarria zabalduko du Gure Eskuk Bilbon. Herri Libre Bat. Euskal Herriak erabaki lelopean, askotariko ekintzak izango dira han, egun osoko egitaraua prestatu baita ordurako. Bilbon zehar hainbat gune egokituko ditu Gure Eskuk, besteak beste, ipuin kontalarien, pailazoen, bertsolarien, kirolarien eta musikarien ikuskizunak izango dira-eta egun guztian zehar.

17:30ean, baina, mobilizazio nazionala egingo da La Casillatik abiatuta, eta han parte hartu nahi dutenentzat autobusa antolatu du Urola Erdiko Gure Eskuk. 16:00etan egingo du autobusak geldialdia Azkoitiko Julio Urkixo etorbideko geralekuan, eta bidaia autobus horretan egin nahi dutenek, Kale Nagusiko Lujan saltokian eman beharko dute izena.

Hona hemen zapaturako Gure Eskuk gunez gune antolatu duen egitaraua: 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide