Tripontziak badu zenbaki sariduna

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku 2025ko urt. 28a, 08:45

Azken hilabeteetan Tripontzia eskutik eskura ibili eta herriak saretu eta gero, zozkatu da saria. Lehen saria Getarian (Gipuzkoa) saldu da, eta bigarren saria, Zumaian (Gipuzkoa).

Gure Eskuk banatu du Tripontziaren saria. Sari nagusia 13.991 zenbakiaren 'Behe Nafarroa' serieari tokatu zaio, eta Getarian (Gipuzkoa) saldu da. Zenbaki eta serie hori duenak 30.000 euroko saria jasoko du. Aldiz, zenbaki berdina bai, baina serie desberdina duten beste zazpi zenbakien jabeek 2.000na euro irabaziko dituzte.

Bigarren saria 14.061 zenbakiak jasoko du; Zumaian (Gipuzkoa) saldu dira txartel horiek. Zenbakiaren serie bakoitzeko 1.000 euro banatuko ditu Gure Eskuk. Zorionak irabazleei!

Tripontziarekin batzuk saridun eta denok irabazle.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide