Astelehenean egingo du Gure Eskuk Tripontzia sariaren zozketa

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku 2025ko urt. 23a, 10:54

Azkoitiko Lujan dendan eskuratu daitezke Gure Eskuren Tripontziaren txartelak. Zozketa datorren astelehenean egingo dute, eta aurten, 52.000 euro banatuko ditu herri ekimenak.

Gure Eskuren Tripontziaren zozketarako txartelak erosketak azken egunak dira. Zozketa datorren astelehenean, hilaren 27an, egingo dute, eta hainbat sari lortzeko aukera izango dute parte hartzen dutenek. "Tripontzia erostean, Gure Esku ekonomikoki burujabe izaten laguntzen duzu", azaldu dute antolatzaileek. Azkoitian, Lujan dendan daude eskuragarri txartelak.

Herri Libre Bat erosten duten guztien artean, guztira 52.000 euro zozkatuko ditu Gure Eskuk. Zozketako lehen saria 30.000 eurokoa da; bigarren sarian, berriz, 2.000 euroko zazpi sari banatuko dituzte zenbaki bereko gainerako zazpi serie irabazleen artean; hirugarren sarian, azkenik, 1.000 euroko zortzi sari banatuko dizkiete zenbaki saridunaren zortzi serie irabazleetako bakoitzari.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide