Gure Eskuren Tripontziaren zozketarako txartelak eskuragarri jarri dituzte Azkoitiko hainbat tabernatan eta dendatan. Zozketa urtarrilaren 22an egingo da, eta hainbat sari lortzeko aukera izango dute parte hartzen dutenek: 30.000 euroko saria; 2.000 euroko zazpi sari zenbaki bereko gainontzeko serieentzat; eta, 1.000 euro saritutako bigarren zenbaki eta serieentzat.
Txartelak honako establezimendutan erosi ahal izango dira: Lujan dendan, Orbela tabernan eta Etxe-Aitz tabernan.