Tripontzia zozketa egingo du beste urte batez Gure Esku taldeak. Tripontzia istorio sorta erosten duten euskal herritar guztien artean 52.000 euro zozkatuko dituzte. Urtarrilaren 18an egingo dute zozketa, eta hiru sari banatuko dituzte. Beraz, datozen egunak izango dira txartelak erosteko azken egunak. Gure Eskuk-k jakinarazi du, gainera, aurten bildutako irabazien zati bat euskal kulturgintza babesteko eta sustatzeko proiektu batera bideratuko duela.
Zenbaki eta serie irabazleak 30.000 euroko sari nagusia irabaziko du. Zenbaki berdina bai, baina serie desberdina duten gainerako zazpi zenbaki berdinentzako izango da bigarren saria; 2.000 euro jasoko ditu bakoitzak. Hirugarren sari bat ere banatuko du, ordea, Gure Esku-k; bigarren zenbaki saridunaren zortzi serie irabazleek 1.000 euro eskuratuko dituzte.
Txartelak salgai, herrian
Azkoitian ere Tripontzia zozketarako txartelak erosteko aukera izango da. Tta-kun tabernan, Dean tabernan, Isidro erretegian, Etxe-Aitz tabernan, Olaberri tabernan, Lujan papertegian, Batzokian eta Koxka tabernan eskuratu daitezke txartelak, bost euroren truke.