Gure Esku Dagok bizikleta martxa antolatu du zapaturako

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku 2018ko mai. 16a, 15:23

Azkoitiko Gure Esku Dagok herrian zehar bizikleta irtenaldi bat antolatu du maiatzaren 19rako. Ekainaren 10ean egingo den Giza Katean herritarrak parte hartzera animatzeko eta herria bera girotzeko helburuarekin antolatu du.

 

Larunbatean, 12:00etan, liburutegi ondotik irten eta Julio Urkixotik, erdiko kaleak zeharkatuz, Altzibar aldera abiatuko dira, berriro herri erdira joanez, Balda plazan bukatzeko. Ordubeteko ibilbidea izango da gutxi gorabehera.

Herriko haur eta guraso guztiak animatu nahi dituzte, eta nola ez, baita ere gazte eta hain gazte ez direnak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide