9550, Tripontziaren zenbaki sariduna

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku 2018ko urt. 15a, 12:00

9550 zenbakia eta Zuberoa seriea duen txartelak 60.000 euro jasoko ditu, eta zenbaki sariduna duten gainontzeko serieek 6.000 euro txartel bakoitzeko. Antza, Urduñan saldutakoa da txartel saritua.

 

Tripontzia Urteberriko Sariaren bultzatzaileak Gure Esku Dago eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua erakundeak dira, eta bi elkarte horiek finantzatzen laguntzea du helburu zozketak. Hala, erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenak eta Euskal Herrian euskararen normalizazioa bideratu eta bizkortzeko egitasmoak laguntzera bideratuko da bildutako dirua.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide