Andramaixek 2016

Gure Esku Dago-ren zozketak badu irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku 2016ko abu. 30a, 11:56

Argazkian, Gure Esku Dago-ren zozketako irabazlea saria jasotzen.

Andramaixetan egindako Gure Esku Dago-ko zozketaren irabazlea Javier Albizuri izan da, 5.522 zenbakiari esker. Irabazleak bi lagunentzako bi gau eta gosaria irabazi ditu, Kantauriko nekazal turismo batean.  

Bide batez, gogorarazi nahi dizuegu irailaren 17an, 11:00etan, Batzar Irekia antolatu dugula, "Herri galdeketa egin nahi duzu Azkoitian?" izenburupean. Guztion artean erabakiko dugu herri galdeketa egin ala ez Azkoitian. Batzarra Elkargunean izango da. 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide