Gure Esku Dago herri dinamikak antolatuta, erabakitzeko eskubidearen inguruko herri galdeketak egingo dira ekainean Euskal Herriko hainbat herritan, tartean, Azpeitian. Azkoitian ere, bailarako herri gehienetan bezala, galdeketarako bidea jorratu eta marraztu nahi da.
Hori dela eta, bideari hasiera emateko, batzar irekia deitu da; apirilaren 2an da hitzordua, Elkagunean, 11:00etan. Gaiaren azalpen orokor bat egingo da aurrena, eta, ondoren, kafe-tertulia, taldeka, erabakitzeko eskubideaz gogoeta egin eta ekarpenak jasotzeko.
Batzarrean, bestalde, galdeketarako pausoak zehaztu eta bideratuko dituen talde eragilea osatu nahi da. Erabakitzeko eskubidearen abiagunera herritar guztiak daude gonbidatuta. Herri bat gara. Erabakitzeko eskubidea dugu. Herritarron garaia da. Azkoitian, zer? Zatoz, eta hartu parte.
Gure etorkizuna, Gure Esku Dago!