Gure Esku Dago taldeak antolatuta, oso ekitaldia berezia izango da Andramaixetan. Kataluniatik giza dorrea (Castells) egitera etorriko dira, 200 lagun guztira. Horretarako hamabost lagun behar dituzte antolakuntzan laguntzeko: bost lagun sukalderako eta hamar janaria banatzeko.
Triki-poteoa ere izango da, trikitilariak lortzen badituzte. Honako egitaraua antolatu dute abuztuaren 17rako:
14:30ean, Herri bazkaria; 17:00etan, kalejira 'Castellersarekin'; 17:30ean, giza dorrea Plazan; eta, azkenik, 18:30ean, triki-poteoa.
Laguntza ematera animatzen zaretenok idatzi mezu bat helbide honetara: azkoitikogureeskudago@gmail.com