Josi Eguna zapatuan Gure Esku Dagok antolatuta

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku 2015ko api. 22a, 15:59

Argazkia: Gure esku dago

Azkoitiko Gure Esku Dago ekimenak antolatuta, Josi Eguna izango da larunbatean, hilak 25. Ekintza guztiak Balda plazan eta Eliz atarian izango dira. Hona hemen egitarau zehatza:

10:30ean Balda plazan txistulariak, jostunak, mikro irekia, bertsolariak eta trikitilariak izango dira. 

13:00ean argazki erraldoia aterako dute, leku berean. 

19:00etan Eliz atarian, sagardo eta pintxoak, umeentzako puzgarriak, trikitilariak eta Azkoitian jositako oihalen erakusketa izango da.

 

Azkoitiarrek marraztutako oihal zati guztiak elkartuko dituzte zapatuan. Oihal bakoitzak hogei lagun ordezkatzen ditu, eta berauei dagokie esaldi eta marrazkiekin oihala apaintzea.

Gure Esku Dago ekimenaren helburu nagusia hautestontzi erraldoi bat osatzea da, hainbat herritako oihal zatiekin. Hautestontziak Donostian, Bilbon, Iruñan eta Gasteizen osatuko dituzte, ekainaren 21ean. Bitartean, eguna iritsi aurretik, josteari ekingo diote inguruko herri eta auzoetan.

Joseba Felixen hitzaldia asteartean Elkargunean

"Bideragarria ote da euskal estatu independentea?"  izenpean, Joseba Felixen hitzaldia antolatu du Azkoitiko Gure Esku Dagok. Apirilaren 28an izango da mintzaldia Elkargunean, 19:00etan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide