Kokaleku aldaketa horrek, inguruko bizilagunen eta beste hainbat herritarren kexa sorrarazi du, eta Maxixatzeneko kale inkesta horren berri jaso du.
Parke estaliko inkestan Gaztaneneako aukerak irabazi du, oso garbi gainera. Nik ez dut uste horren alde egiten duenik herritarren gehiengoak, pertsona berdinek behin baino gehiagotan aukera beraren alde bozkatu duela baizik.
Benetan bi aukeretatik zein den bozkatuena zehazteko, onena herri galdeketa egitea izango litzatekeela uste dut. Badakit herri galdeketa ezin dela edozertarako erabili, baina kasu hau ezin aproposagoa da: herritarrek informazio zehatza daukate eta bi aukeren artean aukeratzea besterik ez lukete izango.
Gure udal gobernua parte hartzearen alde azaltzen zaigunez behin eta berriro, kasu honetan herri galdeketa egitea onartuko ote digu?