Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2026ko martxoaren 6a

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, dela eta, gaur goizean ikastetxean ekintza berezi bat antolatu dugu. Helburua herriko emakume langileei gure aitortza eta eskerrona adieraztea izan da.

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, dela eta, gaur goizean ikastetxean ekintza berezi bat antolatu dugu. Helburua herriko emakume langileei gure aitortza eta eskerrona adieraztea izan da.
 
Horretarako, LH1etik DBH4ra arteko ikasleak 10 talde mistotan banatu ditugu, eta Azkoitiko hainbat merkatalgunetara joan gara. Batez ere emakumeek gidatzen dituzten negozioetara eta emakumeek lan egiten duten tokietara gerturatu gara, haien eguneroko lana eta ekarpena balioan jartzeko.
 
 
Ikasleek LH5, LH6 eta DBHko ikasleek prestatutako diploma bana eta pipeta moreekin eskuz egindako loreak eman dizkiete. Horrela, gure esker ona adierazi nahi izan diegu, gizartean eta herrian egiten duten lanagatik.
 
Gainera, bisita bakoitzean argazkiak atera ditugu momentu berezi hau gogoratzeko. Ekintza honek aukera eman digu belaunaldi desberdinetako ikasleek elkarrekin parte hartzeko eta emakumeen lana balioestearen garrantziaz hausnartzeko.
 
Eskerrik asko parte hartu duten emakume guztiei eta egunero egiten duzuen lanagatik. Zuen lana ezinbestekoa da gure gizartearentzat.
 
 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide