Danbor hotsez ospatu dute Floreaga ikastetxean San Sebastian eguna

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea

Floreaga salestar ikastetxeko ikasleek danborrada egin zuten atzo, San Sebastian egunean. Danbor hotsek girotuta, dozenaka lagun elkartu ziren eskolaren kanpoaldean.

San Sebastian eguna zela eta, Floreaga ikastetxeko ikasleak danborrak astinduz ibili ziren atzo arratsaldean eskolaren atarian, kolpe bakoitzean poza eta alaitasuna zabalduz. Giro eguzkitsuak lagunduta, gainera, dozenaka lagun elkartu ziren eskolaren bueltan. 

Hemen ikus daitezke Floreagako danborradako argazki guztiak.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide