Azaroaren 25a ospatu dute Floreaga ikastetxean ere; egun berezia ospatu dugu, DBH 4. mailako ikasleek mimo handiz prestatu dituztelarik 'Egun On' bereziak.

Gainontzeko ikasleek, tutoreekin tutoretza-saioetan, aurtengo gaia: 'Komunitateak babesten gaitu' landu dute, mezuak idatziz, hala nola, 'gustatzen zait zurekin egotea', elkartasuna eta zaintza sustatuz.

Ikastetxean dauden komunitate ezberdinak ere islatu nahi izan ditugu: Alaibatza taldeak, ADS programako partaideak, Ikaskiroleko ikasleak, Floreagako abesbatza, jangela… Guztiek osatzen dute gure eguneroko zaintza-sarea, eta guztiek dute lekua gure mezua indartzeko.

Horregatik, komunitate horien argazkiak atera ditugu, bakoitzak bere ekarpentxoa eginda elkarren babesaren irudia osatzeko. Ikasleek zein irakasleek parte hartu dute ilusioz, eta berriro erakutsi dute komunitatea dela gure indargunerik handiena.