Martxan da Floreagako Eguzkilore taldea

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2025eko azaroaren 5a

Martxan da euskararen aldeko Floreagako Eguzkilore taldea. Aurten, 60 laguneko taldeak ekin dio lanari. 

Bagatoz bueltan! Ikasturte berriarekin batera indarberritu dugu Eguzkilore taldeko ikasleen batzordea, eta guztiok gogotsu ari gara euskararen alde lanean. Goiko argazkian ikus dezakezuen moduan, aurten DBH3 eta DBH4ko 60 neska-mutilez osaturiko talde bikaina daukagu.

Eguzkiloreek egin ohi duten moduan, gure helburua da euskara babestea eta euskararen erabilera bultzatzea. Aurtengorako ideia berriak ditugu eta ari gara horiek prestatzen. Eta ez ahaztu ezinbestekoak direla zuen proposamenak (ikasle, guraso, langile…) eta ekarpenak!

Floreaga euskaraz, euskararekin eta euskararen alde! Izan gurekin batera Floreagako Eguzkilore!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide